Mostrando entradas con la etiqueta bullyingaren prebentzioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bullyingaren prebentzioa. Mostrar todas las entradas

2010-12-14

denuncia-online

Denuncia online izeneko web orrialde honek, eskuragarri jartzen digu, bullying kasu bat edo beste edozein eraso ( eskuineko aldean agertzen direnak) jasoz gero ze telefono zenbaki edo ze emailetara jo behar duen batek hau prebenitzeko. herrialde, telefono eta email desberdinak eskuragarri utziaz edozein lekutatik hau denuntziatzeko. pertsonalki deritzot, hau eskuragarri edukitzea oso baliagarria dela zuri edo beste norbaiten bullying kasuaren aurreran edo beste edozein erasoren aurreran irtenbide arina eta efektiboa bilatzea aukera egokiena delako, eta deritzot web gune honen bitartez, laguntza handia jaso ahal dela.

Hona hemen horrelako kasuei aurre egiteko web orrialdea:

bullying kasu baten aurrean, nora jo dekazet informazio bila?

Gaur egungo eskoletan, eraso eskolar edo bullying fenomeno hau geroz eta gehiago entzuten hari diren garai hauetan, aurretiaz aipatu dugun moduan, badago nora jo! hainbat psikologo daude kasu hau aurrera eramaten laguntzeko prest. Hauetara joan ezinez gero, Anti-bullying ( linea de ayuda contra el acoso escolar) izeneko web orrialde bat existitzen da. Bertan ikasleentzako eta gurasoentzako laguntza eta informazioa eskaintzen dute, aldi berean, beraiekin kontaktuan jartzeko aukera eta kasu bakoitza tratatzen laguntzeko aukera eskeintzen dute. aurreko publikazioan nora jo telefono zenbakiak agertzen ziren, publikazio honetan ordea, bullying kasu baten edo beste edozein arazoren baten hasiera ikusiz gero aholkuak eskatzeko tokiak agertzen dira.

hemen usten dizuegu, hau guztia ondo azaltzen duen, beraien web orrialdea:


2010-11-25

Psikologa espezializatuaren hitzak...

Bulling na ri buruz, zer den, non gertatzen den, ... berba asko egin dugu jada. Baina nire ustetan psikologa honek era labur eta erraz batean azaltzen du zer den fenomeno hau eta honen eraginak. Psikologa hau Michelle Kroneberg da.

2010-11-24

BULLYNG KASUAK TRATATZEKO GOMENDIOAK

Orrialde honetan bullying kasuak gertatzen direnean nola tratatu behar diren agertzen da eta horretarako hainbat gomendio azaltzen dira. Gomendioak gurasoentzat, irakasleentzako, biktimentzako eta bullying-a ikusten dutenentzat.

http://contenidos.universia.es/especiales/bullying/consejos/index.htm

bullying kasuen aurrean LAGUNTZA

Jarraian ikusiko dugun bideoan jartzen duen bezala, bullying kasu baten aurrean edo egonez gero aipatzekoa da bagoela nora joan. Bideoan azaltzen den modun " consulta de psicologia  humanista " hau, adibide bat izango litzake nora joan ahal den jakiteko.

hona hemen web orrialdea.


bullyingari aurre egiteko gobernuaren gomendioak

Artikulu honetan, Jokinen kasutik abiatuta bullying fenomeno honi erantzuna nola eman zitzaion azaltzen du eta nola landu behar duten gurasoek, ikasleek, irakasleek, etab. gai hau.Deritzot oso garrantzitsua dela hau jakitea zure inguruko norbait kasu honen aurrean egonez gero laguntzeko.

HONDARRIBIKO GAZTEAK BERE BURUAZ BESTE EGIN ONDOREN
BULLYINGARI AURRE EGITEA
GOBERNUEN ARDURA DA
? Irakasleei eta gurasoei prestakuntza eman behar diete
? Ikastetxe publiko eta pribatu guztiek Bullyingaren kontrako plana egin
behar dute

Hondarribiko 14 urteko gazte baten heriotzak denon ahotan jarri ditu ikasleen
artean ematen diren jazarpen egoerak. Horrelako portaerak betidanik gertatu
dira mota guztietako ikastetxeetan, hala publiko nola pribatuetan, dirudunen
zein txiroen eskoletan, hiri handietan nola herri txikietan. Eta gainera normaltzat
jotzen zen, inolako garrantziarik eman gabe.
Giza eskubideen aldeko kultura sortu zenetik, lanean, familian zein eskolan
gertatzen ziren ohizko jazarpen egoerak berrikusi egin dira. Izena jarri zitzaien
egoera horiei eta onartezinak direla esaten hasi zen, eta hasiera batean gutxi
batzuk baziren ere, portaera horiek desagertarazteko borroka hasi zen.
Tamalez, beste herri batzuetan ere Hondarribikoa bezalako gertaera latzek
piztu zituzten ikertzaileen interesa. Lehenengoa Norvegiako Dan Olweus izan
zen, eskolako maisua zelarik bere gelako bi ikaslek bere buruaz beste egin
zutelako. Eta urtero 16 suizidio inguru gertatzen zirenez, Britainia Handiko
gobernuak ikastetxe guztiek bullyingari aurre egiteko plangitza egin behar
zutela inposatu zuen arau baten bidez.

STEE-EILASen ustez, Hondarribiko Jokin gaztearen heriotza benetako
mugarria izan behar da gure ikastetxeetatik bullyinga desagertarazteko
borrokan. Izan ere, borroka hori ezin da sindikalista burugogor edo irakasle
kementsu batzuen asmo eroa. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko
Hezkuntza Sailek beraiek zuzendu behar dute bullyingari aurre egiteko borroka
antolatua ikastetxe guztietan, hala publiko nola pribatuetan. Horretarako
beharrezkoak diren baliabideak erabili beharko dituzte.
? Irakasleek eta gurasoek prestakuntza jaso behar dute, Bullyinga zer den,
nola antzeman daitekeen eta nola aurre egin ahal zaion ezagutzeko. Eta
ez da nahikoa izango ikastaro bakan batzuk ikastetxeetatik urrun
eskantzea. Ikastetxeetan bertan eman behar da prestakuntza hori.
? Ikastetxe bakoitzean helduen presentzia ahulena den esparru eta
denbora tarteak zeintzuk diren aztertu behar da, leku eta tarte horietan
gertatzen baitira ikasleen arteko eraso gehienak.
? Azterketa horren emaitzen arabera, helduen presentzia areagotu egin
beharko da leku eta tarte horietan, eta horretarako begirale gehiago jarri
beharko dira atsedenaldi eta jantoki orduetan, zaintzaileak jarri bigarren
hezkuntzako autobusetan, e.a.
? Biktimei laguntza emateko eta ikasleen artean gertatzen diren jazarpen
egoeren salaketa egiteko dohako telefonoak sortu behar dira.
? Ikastetxe guztietan bullyingaren eragina neurtzeko azterketak egin behar
dira, horretarako José Mª Avilesek propposatzen dituen galdetegiak
erabiliz. Eta emaitzen arabera, dagozkien neurriak hartu.
? Biktima zein erasotzaileei behar duten tratamendua emateko adituak
egon behar dira ikastetxeen esku. Gazteak, oso gazteak direla kontutan
hartu behar ditugu, eta ezin dute bizitza osoa rol horietan eman.
Aldatzeko aukera merezi dute.
? Hezkuntza arloko erronka nagusia ikusleen jarrera aldatzea da. Erasoen
aurrean itsuarena egiten duen gehiengo horren jarrera aldatu behar
dugu, ahulenen alde ager daitezen.
Hori guztia seriotasunez egin behar da. Ezin dugu bapatean bullying leku eta
jokaera guztietan antzeman. Halaber, beste komunitate batzuetan egon diren
esperientzia onak eta akatsak ere kontutan hartu behar ditugu aurrera egin nahi
badugu. Horregatik eskatu diogu berriro bere laguntza José Mª Avilési, urte
asko eman baititu egoera hauek ikertzen eta baita irtenbideak bilatzen ere.

STEE-EILASek, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza
Sailei eskaera horiek egiteaz gain, zera ere egingo dugu:
? Hitzaldiak emango ditugu eskatzen diguten ikastetxe guztietan.
? Ikastetxeek hartzen dituzten ekimen guztiak batestuko ditugu.
? 2003an argitaratu genuen eta Euskal Herriko ikastetxe guztietara bidali
genuen José Mª Avilésen liburua gure web orrian eskaintzen jarraituko
dugu, hala euskaraz nola gaztelaniaz. Bertan bullyinga zer den azaltzen
da, ikastetxean bullyingaren eragina ezagutzeko ikasle, irakasle eta
gurasoei egiteko galdetegiak agertzen dira, ikastetxean bullyingari aurre
egiteko plangintza eratzeko gomendioak eta, azkenik, agertzen diren
kasuen tratamendurako iradokizunak ere agertzen dira.

hona hemen artikulu honen web orrialdea



2010-11-17

NOLA HASI TRATATZEN BULLYING KASU BAT

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dia6_erasoak_agresiones/eu_erasoak/adjuntos/tratu_txarrak_e.pdf

Web gune honetan eusko jaurlaritzak bullying-ari buruzko informazioa agertzen du. Bertan garrantzitsuena ikusten dugu nola landu behar dugun bullying kasu bat ikusten dugunean. Eusko jaurlaritzak horretarako inkesta edo formulario moduko bat erabiltzea gomendatzen du. Inkesta edo galdera hauek hemen agertzen dira. Dokumentu guzti honetan garrantzitsuena 2. zatia "protokoloa" ikusten dugu.

Bullying kasu baten aurrean jarraitu beharreko protokoloa

Andaluziako Juntak proposatutako protokoloa
BULLYING KASU BATEN AURREAN JARRAITU BEHARREKO PROTOKOLOA
1.PAUSOA:

Identifikazioa, komunikazioa eta egoera salatzea.

Hezkuntza komunitateko edozein partaidek (ikaslegoa, irakaslegoa, familia, …) bullying kasuren ematen ari den susmoa izanez gero, irakasle batekin, tutorearekin edo eskolako zuzendaritzarekin kontaktuan jarri beharko da. Ondoren eskolako arduradunek, egin behar dena zehazteko.

2.PAUSOA:

Berehalako erantzuna.

Behar denari egoera komunikatu eta gero, ikaslea arduradun horrekin bilduko da, umearen egoera eta kasuaren larritasuna zein den ikusteko.

3.PAUSOA:

Larrialdiko neurriak.
Beharrezkoa dela ikusiz gero, neurriak hartu beharko dira erasotuak ez ditzan erasoak jasan:
· Umearen ziurtasuna bermatu beharko da eta laguntasuna eman.
· Berehalako neurriak hartu beharko dira erasotzailearekin.

4.PAUSOA:

Familiarekin kontaktuan jarri.
Tutorea eta orientatzailea familiarekin kontaktuan jarri beharko dira, erasotuaren familiarekin eta erasotzailearen familiarekin. Hau da, kasuan inplikatuta egon diren ikasle guztien gurasoekin. Beraiei egoeraren berri emango zaie eta hartutako neurriak aurkeztuko zaizkie.

5.PAUSOA:

Umearekin Kontaktuan dauden eskolako langile eta irakasle guztiei egoeraren berri eman.

Zuzendariak batzar bat konbotatuko du egoeraren berri emateko eskolako langile eta irakasle guztiei. Umearen segurtasuna bermatzeko asmoz eta zerbait ikusiz gero zuzendariarekin kontaktuan jartzeko.

6.PAUSOA:

Informazioaren bilaketa.

Behin egoera kontrolatuta, informazio iturri ezberdinetatik informazioa jasoko da.
1. Erasoak jaso dituen umearen informazioa jaso behar da.
2. Ikasgela ez diren eskolaguneetako obserbazioa: patioa, extraeskolarrak, gainerako ekintzak, …
3. Familiak, gainerako ikaskideak, … elkarrizketatuko dira kasuaz kanpo dauden iritziak jasotzeko. Kasu honetan hainibat aspektu hartu beharko dira kontutan:

· Adin txikikoen segurtasuna bermatu
· Adin txikikoen eta beraien familien intimitatea zaindu
· Berehala jokatu
· Konfiantza transmititu
· Proba eta susmo guztiak batu

7.PAUSOA:

Neurri disziplinarren ezarketa.

Behin informazio guztia eskuragarri daukatela, zuzendariak neurri disziplinarrak hartu beharko ditu erasotzailearekiko, beti ere eskolako Konbibentzia Planarekin bat.

8.PAUSOA:

Aktuazio Plan baten elaborazioa zuzendaritzaren aldetik.

Eskolak plan bat osatu beharko du, baina kasu bakoitzean plan bat osatu beharko da. Kasu batkoitzak bere ezaugarriak dtuelako eta bakoitza desberdina delako. Plan honen barruan, erasotua, erasotzailea eta ikaskideak. Bakoitzari behar duen metodogia jarriko zaiolarik, jarrerak zuzentzeko.

Plan hau irakasle eta gurasoen aurrean eroango da aurrera, baina zuzendaritzak periodoki jarraipenak egin beharko ditu, dena ondo dijoala ziurtatzeko.

9.PAUSOA:

Jarraipena.

Behin Plana bukatutakoan, irakasleek eta zuzendaritzak, ikasle afektatu guztiekin jarraipen bilerak egin beharko dituzte bullying na berriro ez dela emango ziurtatzeko.

2010-10-20

Nola dakigu ume bateri bullying na egiten ari diren?

Isabel Menendez, psikologa bat da eta honek telebista programa horretan, gurasoek beren seme-alabak bullyina jasotzen ari diren jakiteko, pautak azaltzen ditu. Tristezia, bakardadea, ...