2010-11-17

Bullying kasu baten aurrean jarraitu beharreko protokoloa

Andaluziako Juntak proposatutako protokoloa
BULLYING KASU BATEN AURREAN JARRAITU BEHARREKO PROTOKOLOA
1.PAUSOA:

Identifikazioa, komunikazioa eta egoera salatzea.

Hezkuntza komunitateko edozein partaidek (ikaslegoa, irakaslegoa, familia, …) bullying kasuren ematen ari den susmoa izanez gero, irakasle batekin, tutorearekin edo eskolako zuzendaritzarekin kontaktuan jarri beharko da. Ondoren eskolako arduradunek, egin behar dena zehazteko.

2.PAUSOA:

Berehalako erantzuna.

Behar denari egoera komunikatu eta gero, ikaslea arduradun horrekin bilduko da, umearen egoera eta kasuaren larritasuna zein den ikusteko.

3.PAUSOA:

Larrialdiko neurriak.
Beharrezkoa dela ikusiz gero, neurriak hartu beharko dira erasotuak ez ditzan erasoak jasan:
· Umearen ziurtasuna bermatu beharko da eta laguntasuna eman.
· Berehalako neurriak hartu beharko dira erasotzailearekin.

4.PAUSOA:

Familiarekin kontaktuan jarri.
Tutorea eta orientatzailea familiarekin kontaktuan jarri beharko dira, erasotuaren familiarekin eta erasotzailearen familiarekin. Hau da, kasuan inplikatuta egon diren ikasle guztien gurasoekin. Beraiei egoeraren berri emango zaie eta hartutako neurriak aurkeztuko zaizkie.

5.PAUSOA:

Umearekin Kontaktuan dauden eskolako langile eta irakasle guztiei egoeraren berri eman.

Zuzendariak batzar bat konbotatuko du egoeraren berri emateko eskolako langile eta irakasle guztiei. Umearen segurtasuna bermatzeko asmoz eta zerbait ikusiz gero zuzendariarekin kontaktuan jartzeko.

6.PAUSOA:

Informazioaren bilaketa.

Behin egoera kontrolatuta, informazio iturri ezberdinetatik informazioa jasoko da.
1. Erasoak jaso dituen umearen informazioa jaso behar da.
2. Ikasgela ez diren eskolaguneetako obserbazioa: patioa, extraeskolarrak, gainerako ekintzak, …
3. Familiak, gainerako ikaskideak, … elkarrizketatuko dira kasuaz kanpo dauden iritziak jasotzeko. Kasu honetan hainibat aspektu hartu beharko dira kontutan:

· Adin txikikoen segurtasuna bermatu
· Adin txikikoen eta beraien familien intimitatea zaindu
· Berehala jokatu
· Konfiantza transmititu
· Proba eta susmo guztiak batu

7.PAUSOA:

Neurri disziplinarren ezarketa.

Behin informazio guztia eskuragarri daukatela, zuzendariak neurri disziplinarrak hartu beharko ditu erasotzailearekiko, beti ere eskolako Konbibentzia Planarekin bat.

8.PAUSOA:

Aktuazio Plan baten elaborazioa zuzendaritzaren aldetik.

Eskolak plan bat osatu beharko du, baina kasu bakoitzean plan bat osatu beharko da. Kasu batkoitzak bere ezaugarriak dtuelako eta bakoitza desberdina delako. Plan honen barruan, erasotua, erasotzailea eta ikaskideak. Bakoitzari behar duen metodogia jarriko zaiolarik, jarrerak zuzentzeko.

Plan hau irakasle eta gurasoen aurrean eroango da aurrera, baina zuzendaritzak periodoki jarraipenak egin beharko ditu, dena ondo dijoala ziurtatzeko.

9.PAUSOA:

Jarraipena.

Behin Plana bukatutakoan, irakasleek eta zuzendaritzak, ikasle afektatu guztiekin jarraipen bilerak egin beharko dituzte bullying na berriro ez dela emango ziurtatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario