HONDARRIBIKO GAZTEAK BERE BURUAZ BESTE EGIN ONDOREN
BULLYINGARI AURRE EGITEA
GOBERNUEN ARDURA DA
? Irakasleei eta gurasoei prestakuntza eman behar diete
? Ikastetxe publiko eta pribatu guztiek Bullyingaren kontrako plana egin
behar dute
Hondarribiko 14 urteko gazte baten heriotzak denon ahotan jarri ditu ikasleen
artean ematen diren jazarpen egoerak. Horrelako portaerak betidanik gertatu
dira mota guztietako ikastetxeetan, hala publiko nola pribatuetan, dirudunen
zein txiroen eskoletan, hiri handietan nola herri txikietan. Eta gainera normaltzat
jotzen zen, inolako garrantziarik eman gabe.
Giza eskubideen aldeko kultura sortu zenetik, lanean, familian zein eskolan
gertatzen ziren ohizko jazarpen egoerak berrikusi egin dira. Izena jarri zitzaien
egoera horiei eta onartezinak direla esaten hasi zen, eta hasiera batean gutxi
batzuk baziren ere, portaera horiek desagertarazteko borroka hasi zen.
Tamalez, beste herri batzuetan ere Hondarribikoa bezalako gertaera latzek
piztu zituzten ikertzaileen interesa. Lehenengoa Norvegiako Dan Olweus izan
zen, eskolako maisua zelarik bere gelako bi ikaslek bere buruaz beste egin
zutelako. Eta urtero 16 suizidio inguru gertatzen zirenez, Britainia Handiko
gobernuak ikastetxe guztiek bullyingari aurre egiteko plangitza egin behar
zutela inposatu zuen arau baten bidez.
STEE-EILASen ustez, Hondarribiko Jokin gaztearen heriotza benetako
mugarria izan behar da gure ikastetxeetatik bullyinga desagertarazteko
borrokan. Izan ere, borroka hori ezin da sindikalista burugogor edo irakasle
kementsu batzuen asmo eroa. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko
Hezkuntza Sailek beraiek zuzendu behar dute bullyingari aurre egiteko borroka
antolatua ikastetxe guztietan, hala publiko nola pribatuetan. Horretarako
beharrezkoak diren baliabideak erabili beharko dituzte.
? Irakasleek eta gurasoek prestakuntza jaso behar dute, Bullyinga zer den,
nola antzeman daitekeen eta nola aurre egin ahal zaion ezagutzeko. Eta
ez da nahikoa izango ikastaro bakan batzuk ikastetxeetatik urrun
eskantzea. Ikastetxeetan bertan eman behar da prestakuntza hori.
? Ikastetxe bakoitzean helduen presentzia ahulena den esparru eta
denbora tarteak zeintzuk diren aztertu behar da, leku eta tarte horietan
gertatzen baitira ikasleen arteko eraso gehienak.
? Azterketa horren emaitzen arabera, helduen presentzia areagotu egin
beharko da leku eta tarte horietan, eta horretarako begirale gehiago jarri
beharko dira atsedenaldi eta jantoki orduetan, zaintzaileak jarri bigarren
hezkuntzako autobusetan, e.a.
? Biktimei laguntza emateko eta ikasleen artean gertatzen diren jazarpen
egoeren salaketa egiteko dohako telefonoak sortu behar dira.
? Ikastetxe guztietan bullyingaren eragina neurtzeko azterketak egin behar
dira, horretarako José Mª Avilesek propposatzen dituen galdetegiak
erabiliz. Eta emaitzen arabera, dagozkien neurriak hartu.
? Biktima zein erasotzaileei behar duten tratamendua emateko adituak
egon behar dira ikastetxeen esku. Gazteak, oso gazteak direla kontutan
hartu behar ditugu, eta ezin dute bizitza osoa rol horietan eman.
Aldatzeko aukera merezi dute.
? Hezkuntza arloko erronka nagusia ikusleen jarrera aldatzea da. Erasoen
aurrean itsuarena egiten duen gehiengo horren jarrera aldatu behar
dugu, ahulenen alde ager daitezen.
Hori guztia seriotasunez egin behar da. Ezin dugu bapatean bullying leku eta
jokaera guztietan antzeman. Halaber, beste komunitate batzuetan egon diren
esperientzia onak eta akatsak ere kontutan hartu behar ditugu aurrera egin nahi
badugu. Horregatik eskatu diogu berriro bere laguntza José Mª Avilési, urte
asko eman baititu egoera hauek ikertzen eta baita irtenbideak bilatzen ere.
STEE-EILASek, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza
Sailei eskaera horiek egiteaz gain, zera ere egingo dugu:
? Hitzaldiak emango ditugu eskatzen diguten ikastetxe guztietan.
? Ikastetxeek hartzen dituzten ekimen guztiak batestuko ditugu.
? 2003an argitaratu genuen eta Euskal Herriko ikastetxe guztietara bidali
genuen José Mª Avilésen liburua gure web orrian eskaintzen jarraituko
dugu, hala euskaraz nola gaztelaniaz. Bertan bullyinga zer den azaltzen
da, ikastetxean bullyingaren eragina ezagutzeko ikasle, irakasle eta
gurasoei egiteko galdetegiak agertzen dira, ikastetxean bullyingari aurre
egiteko plangintza eratzeko gomendioak eta, azkenik, agertzen diren
No hay comentarios:
Publicar un comentario