2010-12-22

ESKOLA GAINDITZEN DUEN ARAZO BAT = BULLYINGA !


















ESKOLA GAINDITZEN DUEN ARAZO BAT = BULLYINGA !


Aurkeztutako web orrialdean, eskolak bullying kasuetan duen paperari buruz hitz egiten da.

Askotan, horrelako arazoekin topatzean, eskolari ematen diogu ardura guztia eta ez gara konturatzen bertako ikasleen heziketa ez dela geratzen bakarrik eskolaren kontura, etxetik dakartzaten heziketak ere indar oso handia daukalako. Dena ezin da laga eskolaren kontura, askotan etxean eta kalean ikasten dutenaren araberako jarrera izaten dutelako eskolan eta beste leku askotan. Eskolan balore batzuk transmititu behar dira, baina etxean jasotzen denak du garrantzia oso handia.

Eskolak, ahal duen neurrian, bere esku dagoen guztia egin beharko luke, kasuak detektatzea adibidez, gaian adituak dioten bezala, eskoletan detektatu behar delako horrelako kasuak ahal den neurrian dimetsio handiagoak hartu arte. Baina esan beharra dago ere, ikastetxeetan askotan ez dela izaten baliabiderik arazo hau konpontzeko eta ez dela jakiten nola jokatu horrelako kasu baten aurrean. Teorikoki erraza eman arren, praktikan ikusi beharra dago, kasu erreal baten aurrean hartu beharreko eta egin beharreko pausuak oso garrantzitsuak izaten direlako.

Bukatzeko, esan beharra daukat, gaur egun teknologia berrien bidez, eskola eremutik kanpo ere zabaltzen dela eskola erazoen kontua, eta ondorioz, askotan, ez da jakiten eskolak zein punturaino aktuatu behar duen.

ESKOLAK GARRANTZIA HANDIA DAUKA BAINA DENA EZIN DAITEKE UTZI ESKOLAREN KONTURA, FAMILIAK, LAGUNAK, INGURUKOEK ERE IKARAGARRIZKO INPORTANTZIA DAUKATE HORRELAKO KASUEI AURRE EGITERAKO ORDUAN !


http://www.eldia.com.ar/edis/20070708/informaciongeneral33.htm



No hay comentarios:

Publicar un comentario