Benetan larria iruditzen zait aurkitu dudan estatistikak lan hau egiten ari naizenean. Irakasleak izateko gara, agian eta susmo txar handiarekin, aurkitu ahal ditut kasu hauek, izugarrizko dardara ematen dit zelan tratatu honelako kasuak. Nire ustez sentsibilitate handiko lana da, eta ba al gaude honetarako prestatuta?. Ez, ez dut uste, nor dago honetarako prestatuta? Inor ez dago prest arazo hauen kontra lan egiteko, zoritgaitzez, etxean ez baldin badaukagu kasu bat.
Izugarrizko aurrerakuntzak eman dira, bai teknologietan eta beste eremuetan ere, hau oso ona da, baina non geratzen da gizakia bera?. Lehiakortasun eta indibidualismo handia dagoen gizarte baten bizi gara. Ematen du albokoari zapaltzea eta diskriminatzea dela bide bakarra norbera gorantz egiteko. Etxetik hasita esan dezakegu etengabeko lasterketa batean bizi garela, denak norantz goazen ez dakigula, gaur egun ez daude baloreak eta besteenganekiko errespetua. Gero hau dena eskolan eta lagunartean isladatzen da, agian gure umeengan gehiago erreparatu egin beharko dugu. Ez da nahikoa nire ustez garrantzia handia ematea soilik akademikoki zelan dagoen ikasle bat, aprobatzen duen ala ez. Bada garaia paroi bat egitea gure lasterketa honetan eta aditasun gehiago eman norberaren umea zertan dabiltza edo zer gertatzen zaion ikusteko. Asken finean gurasoak, irakasleak eta gizartea oro har gara eredua beraientzako. Babestu egin behar ditugu umeak kontu handiz biharko helduak izango dira eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario