Deritzot eta ez da nire iritzia, errealitatea da, fenomeno honen geroz eta kasu gehiago ematen direla. Lan honekin ondorioztatu dut, gizartearena dela errua, hain zuzen ere gurea. Lehen, ia ia ez ziren entzuten honelako kasuak eta eskola arloan pentsatu behar dugu garai haretan kokatuta, orduan irakasleak autoritatea markatzen zuela, errespetuz tratatzen zitzaiola une orotan, eta gaur egun gero eta libertate gehiago eman, geroz eta bullying kaso gehiago entzuten dira. Deritzot, lehengo ereduaren eta oraingoaren arteko ekilibrio bat bilatzea izango litzakeela egokiena. Ez hain permisiboa , ez hain autoritarioa, ekilibrio bat.
Honetaz aparte, baita ere pentsatzen dut, artikulu baten baten komentatu dugun moduan, haurrek ikusitako egiten dutela, hau da etxeko ereduak jarraitzen dituztela. Honi buruz deritzot, ez dela soilik eskolaren zeregina balore eta arau batzuk transmititzea, deritzot, etxekoen kontua ere badela.
Guzti honekin esan nahi dut guk daukagula egoera hau aldatu dezakeen giltza eta gu, gizartea garela etorkizunaren eredu eta hezitzaile. Haziak jarrita daude, orain egoki ureztatzea behar da, lore eder eta zuzenak has daitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario