Aipatu beharra daukat Bullyinga lantzeko aukera paregabea izan dudala lan honetan. Hasieratik egon ginen konforme taldekide guztiok gaia aukeratzeko orduan, oso entzuna zelako Bullying deituriko fenomenoa. Gainera, etorkizuneko irakasle izango garenez, guztiz interesgarria iruditu zaigu gai hau lantzea, gure klaseetan, ikastetxean edo inguruan izan dezakeegulako horrelako kasuak eta komenigarria dela guztiontzat zer egin dezakeegun jakitea, geldik egon gabe ikusle pasibo moduan, askotan gertatzen den moduan. Besteak beste, gai hau landu eta gero, bullyinga zer den, nola tratatzen den, bertako partaideen ezaugarriak, kasu ezberdinak… ikasi ditut beste hainbat konturen artean.
Aipatu beharra daukat, lan hau egitean konturatu naizela pentsatzen nituen baino kasu gehiago daudela arazo honen inguruan. Beraien lekuan ipintzek aukera izan dut era batean, eta zekulako sufrimentua pasatzen dutela konturatu naiz. Gainera, irakasle izango naizen einean, erresponsabilitate handia dudala iruditzen zait eskoletan horrelako kasuak asko gertatzen direlako, baina esan beharra daukat ere heziketa ez dela geratzen eskolaren baitan bakarrik. Gurasoak, familia, ingurua… denak baldintzatzen dute pertsona batek izan dezakeen jarreran, orduan guztion kontua dela esan behar dut kasu hauek detektatzea eta prebenitzea. Uste dut gizartean, familian, eskolan… autoritate falta ikaragarria dagoela eta bakoitzak berak gura duena egiten duela kontrolik gabe, orduan neurri bat aurkitu behar dugulakoan nago, autoritate maila egoki bat, gaur egun gazteek zekulako autoritate falta izaten dutelako.
Hau guztia esanda, bukatzeko esan beharra daukat guztiok dugula aukera arazo honi soluzioa emateko eta ez dugula besteen ardurapean utzi behar, ikusle pasibo izan gabe, irtenbidea emateko kide partaide izan behar gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario