Benetan larria iruditzen zait aurkitu dudan estatistikak lan hau egiten ari naizenean. Irakasleak izateko gara, agian eta susmo txar handiarekin, aurkitu ahal ditut kasu hauek, izugarrizko dardara ematen dit zelan tratatu honelako kasuak. Nire ustez sentsibilitate handiko lana da, eta ba al gaude honetarako prestatuta?. Ez, ez dut uste, nor dago honetarako prestatuta? Inor ez dago prest arazo hauen kontra lan egiteko, zoritgaitzez, etxean ez baldin badaukagu kasu bat.
Izugarrizko aurrerakuntzak eman dira, bai teknologietan eta beste eremuetan ere, hau oso ona da, baina non geratzen da gizakia bera?. Lehiakortasun eta indibidualismo handia dagoen gizarte baten bizi gara. Ematen du albokoari zapaltzea eta diskriminatzea dela bide bakarra norbera gorantz egiteko. Etxetik hasita esan dezakegu etengabeko lasterketa batean bizi garela, denak norantz goazen ez dakigula, gaur egun ez daude baloreak eta besteenganekiko errespetua. Gero hau dena eskolan eta lagunartean isladatzen da, agian gure umeengan gehiago erreparatu egin beharko dugu. Ez da nahikoa nire ustez garrantzia handia ematea soilik akademikoki zelan dagoen ikasle bat, aprobatzen duen ala ez. Bada garaia paroi bat egitea gure lasterketa honetan eta aditasun gehiago eman norberaren umea zertan dabiltza edo zer gertatzen zaion ikusteko. Asken finean gurasoak, irakasleak eta gizartea oro har gara eredua beraientzako. Babestu egin behar ditugu umeak kontu handiz biharko helduak izango dira eta.
Bostak Hezkuntzan
Kaixo guztioi. Ane Aramendi, Ane Askaiturrieta, Koldo Anderez, Amaia Albizu eta Pedro Bedialauneta gara, Bilboko magisteritza eskolako ikasleak. Blog honetan landuko den gai garrantzitsuena bullying-a da.Era berean, honen baitan ematen diren bullying kasu desberdinak, berau prebenitzeko eman beharreko pausuak,... jorratuko ditugu. besterik gabe, aberasgarria eta interesgarria irudituko zaizuelakoan. Ane, Pedro, Koldo, Amaia eta Ane.
2010-12-27
TRATU TXARRA BERDINEAN ARTEAN EUSKADIN
Informazio hau Gobernuko Hezkuntza Sailatik hartuta dago.
-Bullying indizea % 5,8 koa da.
-Lehen Hezkuntzako asken kurtsoan ematen da Bullying gehien.
-Ikaslego biktimaren %14,3 batek ez dio inori ezer esaten.
-Tratu txarren ehunekoak altuagoak dira lekuko gisa egile gisa baino.
-Egile nagusiak "mutil batzuk" dira, gehienetan gela berekoak.
-Patioan gertatzen da batez ere.
-Gehien errekzionatzen dutenak lagunak eta familia dira.
-Lehen Hezkuntza 6. mailako ikaslegoa da gehien jasaten duena. 6. mailatik aurrera beheratzen doa.
Aditasun handiarekin ibili beharko gara Lehen Hezkuntzako irakasleok, zelan eta hemen da gehien ematen dira Bullying kasuak. Egia da nire ustez irakasleok asko egin behar dugula baina ez ote da denon ardura eta eginbeharra hau dena ez gertatzeko?, nahi dut esan gizartea bera.
Badakigu gizartea gu geuk osatzen dugula, baina gu denok gara, etxetik hasita eskola ere eta norberaren inguru giroa. Ezin da kasu larri honetan "pelotak kanpora botatzea", errua besteena dela esan.
http://www.isei-ivei.net/cast/pub/bullyingprimaria 1.pdf
-Bullying indizea % 5,8 koa da.
-Lehen Hezkuntzako asken kurtsoan ematen da Bullying gehien.
-Ikaslego biktimaren %14,3 batek ez dio inori ezer esaten.
-Tratu txarren ehunekoak altuagoak dira lekuko gisa egile gisa baino.
-Egile nagusiak "mutil batzuk" dira, gehienetan gela berekoak.
-Patioan gertatzen da batez ere.
-Gehien errekzionatzen dutenak lagunak eta familia dira.
-Lehen Hezkuntza 6. mailako ikaslegoa da gehien jasaten duena. 6. mailatik aurrera beheratzen doa.
Aditasun handiarekin ibili beharko gara Lehen Hezkuntzako irakasleok, zelan eta hemen da gehien ematen dira Bullying kasuak. Egia da nire ustez irakasleok asko egin behar dugula baina ez ote da denon ardura eta eginbeharra hau dena ez gertatzeko?, nahi dut esan gizartea bera.
Badakigu gizartea gu geuk osatzen dugula, baina gu denok gara, etxetik hasita eskola ere eta norberaren inguru giroa. Ezin da kasu larri honetan "pelotak kanpora botatzea", errua besteena dela esan.
http://www.isei-ivei.net/cast/pub/bullyingprimaria 1.pdf
2010-12-22
GAIAREKIKO NIRE HAUSNARKETA PERTSONALA
Aipatu beharra daukat Bullyinga lantzeko aukera paregabea izan dudala lan honetan. Hasieratik egon ginen konforme taldekide guztiok gaia aukeratzeko orduan, oso entzuna zelako Bullying deituriko fenomenoa. Gainera, etorkizuneko irakasle izango garenez, guztiz interesgarria iruditu zaigu gai hau lantzea, gure klaseetan, ikastetxean edo inguruan izan dezakeegulako horrelako kasuak eta komenigarria dela guztiontzat zer egin dezakeegun jakitea, geldik egon gabe ikusle pasibo moduan, askotan gertatzen den moduan. Besteak beste, gai hau landu eta gero, bullyinga zer den, nola tratatzen den, bertako partaideen ezaugarriak, kasu ezberdinak… ikasi ditut beste hainbat konturen artean.
Aipatu beharra daukat, lan hau egitean konturatu naizela pentsatzen nituen baino kasu gehiago daudela arazo honen inguruan. Beraien lekuan ipintzek aukera izan dut era batean, eta zekulako sufrimentua pasatzen dutela konturatu naiz. Gainera, irakasle izango naizen einean, erresponsabilitate handia dudala iruditzen zait eskoletan horrelako kasuak asko gertatzen direlako, baina esan beharra daukat ere heziketa ez dela geratzen eskolaren baitan bakarrik. Gurasoak, familia, ingurua… denak baldintzatzen dute pertsona batek izan dezakeen jarreran, orduan guztion kontua dela esan behar dut kasu hauek detektatzea eta prebenitzea. Uste dut gizartean, familian, eskolan… autoritate falta ikaragarria dagoela eta bakoitzak berak gura duena egiten duela kontrolik gabe, orduan neurri bat aurkitu behar dugulakoan nago, autoritate maila egoki bat, gaur egun gazteek zekulako autoritate falta izaten dutelako.
Hau guztia esanda, bukatzeko esan beharra daukat guztiok dugula aukera arazo honi soluzioa emateko eta ez dugula besteen ardurapean utzi behar, ikusle pasibo izan gabe, irtenbidea emateko kide partaide izan behar gara.
ESKOLA GAINDITZEN DUEN ARAZO BAT = BULLYINGA !
ESKOLA GAINDITZEN DUEN ARAZO BAT = BULLYINGA !
Aurkeztutako web orrialdean, eskolak bullying kasuetan duen paperari buruz hitz egiten da.
Askotan, horrelako arazoekin topatzean, eskolari ematen diogu ardura guztia eta ez gara konturatzen bertako ikasleen heziketa ez dela geratzen bakarrik eskolaren kontura, etxetik dakartzaten heziketak ere indar oso handia daukalako. Dena ezin da laga eskolaren kontura, askotan etxean eta kalean ikasten dutenaren araberako jarrera izaten dutelako eskolan eta beste leku askotan. Eskolan balore batzuk transmititu behar dira, baina etxean jasotzen denak du garrantzia oso handia.
Eskolak, ahal duen neurrian, bere esku dagoen guztia egin beharko luke, kasuak detektatzea adibidez, gaian adituak dioten bezala, eskoletan detektatu behar delako horrelako kasuak ahal den neurrian dimetsio handiagoak hartu arte. Baina esan beharra dago ere, ikastetxeetan askotan ez dela izaten baliabiderik arazo hau konpontzeko eta ez dela jakiten nola jokatu horrelako kasu baten aurrean. Teorikoki erraza eman arren, praktikan ikusi beharra dago, kasu erreal baten aurrean hartu beharreko eta egin beharreko pausuak oso garrantzitsuak izaten direlako.
Bukatzeko, esan beharra daukat, gaur egun teknologia berrien bidez, eskola eremutik kanpo ere zabaltzen dela eskola erazoen kontua, eta ondorioz, askotan, ez da jakiten eskolak zein punturaino aktuatu behar duen.
ESKOLAK GARRANTZIA HANDIA DAUKA BAINA DENA EZIN DAITEKE UTZI ESKOLAREN KONTURA, FAMILIAK, LAGUNAK, INGURUKOEK ERE IKARAGARRIZKO INPORTANTZIA DAUKATE HORRELAKO KASUEI AURRE EGITERAKO ORDUAN !
http://www.eldia.com.ar/edis/20070708/informaciongeneral33.htm
2010-12-21
Gaiarekiko nire hausnarketa pertsonala.
Esan beharra daukat lan honen bitartez nik ere bullying.ari buruz hainbat kontzeptu barneratu ditudala. Adibidez, bullying-a zer den, nola tratatu ahal den, ze pauso jarraitu ahal diren fenomeno hau prebenitzeko, kasu ezberdinak ere ikusi ditut, bullyinga jente tipo desberdinari zuzenduta dagoela ere ikusi dut(ez bakarrik ikasleei,), zer nolako perfila izaten duten normaletan erasotzaileak eta erasotua denak... . Deritzot, aukeraketa egokia egin genuela, bloga egiteko gai bat aukeratzea erabaki genuenean, gai honetaz gehiago jakiteak, etorkizunean, irakasleak garenean herraminta gehiago izango ditugulako eta horrelako kasu baten aurrean egonez gero ez garelako biluzik sentituko, base bat iada badaukagulako.
Deritzot eta ez da nire iritzia, errealitatea da, fenomeno honen geroz eta kasu gehiago ematen direla. Lan honekin ondorioztatu dut, gizartearena dela errua, hain zuzen ere gurea. Lehen, ia ia ez ziren entzuten honelako kasuak eta eskola arloan pentsatu behar dugu garai haretan kokatuta, orduan irakasleak autoritatea markatzen zuela, errespetuz tratatzen zitzaiola une orotan, eta gaur egun gero eta libertate gehiago eman, geroz eta bullying kaso gehiago entzuten dira. Deritzot, lehengo ereduaren eta oraingoaren arteko ekilibrio bat bilatzea izango litzakeela egokiena. Ez hain permisiboa , ez hain autoritarioa, ekilibrio bat.
Honetaz aparte, baita ere pentsatzen dut, artikulu baten baten komentatu dugun moduan, haurrek ikusitako egiten dutela, hau da etxeko ereduak jarraitzen dituztela. Honi buruz deritzot, ez dela soilik eskolaren zeregina balore eta arau batzuk transmititzea, deritzot, etxekoen kontua ere badela.
Guzti honekin esan nahi dut guk daukagula egoera hau aldatu dezakeen giltza eta gu, gizartea garela etorkizunaren eredu eta hezitzaile. Haziak jarrita daude, orain egoki ureztatzea behar da, lore eder eta zuzenak has daitezen.
2010-12-15
Ama baten testimonio latza...
Bideo honetan ama batek bere semeak jasandako erasoez hitz egiten du. Benetan testigantza latza da. Frustazioa, pena, amorrua... beteriko hitzak eskaintzen ditu amak elkarrizketa honetan.
BULLYING-ak BIDEAK APURTZEN JARRAITZEN DITU
Acae confirma que la menor donostiarra que tuvo escoltas sigue sufriendo acoso
«Pese al tiempo transcurrido desde la muerte de Jokin, no se ha conseguido nada»
El 80% de los casos de acoso registrados se cometen en centros concertados
«Nosotros estabámos enviando a nuestra hija al matadero y no lo sabíamos»
http://www.diariovasco.com/20090217/al-dia-sociedad/pais-vasco-segunda-comunidad-20090217.html
Sinestezina da gertatzen dena gertatzea. Jokinen kasua larria zen eta da, baina gezurra dirudi gaur egun ez dugula ezer lortu eta bullying kasuak gehitzen joatea. Zerbait egin beharko da orain, gaurko erasotzaileak, biharko hiltzaileak dira.
«Pese al tiempo transcurrido desde la muerte de Jokin, no se ha conseguido nada»
El 80% de los casos de acoso registrados se cometen en centros concertados
«Nosotros estabámos enviando a nuestra hija al matadero y no lo sabíamos»
http://www.diariovasco.com/20090217/al-dia-sociedad/pais-vasco-segunda-comunidad-20090217.html
Sinestezina da gertatzen dena gertatzea. Jokinen kasua larria zen eta da, baina gezurra dirudi gaur egun ez dugula ezer lortu eta bullying kasuak gehitzen joatea. Zerbait egin beharko da orain, gaurko erasotzaileak, biharko hiltzaileak dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)